Ramon Ibeas, Caritas
"Elkartasuna zabaltzen ari da baina, ordenarik gabe, arazoak eragin ditzake"
Ramon Ibeas Caritaseko Arabako ordezkariak adierazu duenez, egoerak okertzen direnak eurek artatzen dituzten kolektiboak dira zaurgarrienak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ramon Ibeas Caritasen Arabako ordezkariak argi du: egoerak okertzen direnean eurek artatzen dituztek kolektiboak dira zaurgarrienak. Hori dela eta, antolatu diren boluntario sareak eta elkartasunaren garrantzia azpimarratu du 'Faktoria'n, baina ordenarik gabeko elkartasunak arazoak eragin ditzakeela nabarmendu du, gaitzaren kutsadura zabal baitaiteke. Horregatik, segurtasun neurriak ondo betetzea ezinbestekoa da. Bestalde, Ibeasek adierazi du sortzen hasi direla "egoeratik etekina atera nahi duten iruzurgileak. Hori kontrolatu egin behar da, telefonoz ari dira zerbitzuak eskaintzen ez dira ez ofizialak ez boluntarioenak… etxeetan sartu eta lapurreta egin edo erosketaren aitzakian dirua hartzen dute eta hor bukatzen da harremana. Hori kontrolatzeko antolamendua egiten ari gara".
Caritaseko ordezkariak garbi utzi nahi izan du "boluntarioek izan beharko dutela erakunde batekoak, baldintza jakin batzuk betetzen dituztenak: 70 urtetik behera, arrisku taldeetakoak, ez direnak eta denbora dutenak, malgutasuna izan dezaten". Gainera boluntarioaren eta beharean dagoenaren artean harremana sortu nahi dutela esan du, konfiantza beharrezkoa izango baita.
Kalean bizi direnei begira, egoitzetan plaza gehiago irekiz sarea zabaldu beharra dagoela aipatu du, baina "betiko arazoak izango dira nahi duten ala ez. Ezezkoa ematen badute orain delitua dagoelako, behartu dezakezu baina hori epaileak esan beharko du, ez guk". Etxerik gabekoei prekarietatean daudenak gehitu behar zaizkiela adierazi du Ibeasek: paperak ezin egunean jarrri administrazioa itxita duelako, etxe batzutan 2/ 3 familia elkarrekin bizitzen eta, elkarbizitza oso zaila izan daiteke...
Ramon Ibeasek azpimarratu du Caritasek zerbitzu guztiak zabalik dituela, baina ezin direla etxeetara joan beste zerbitzu batzuetakoak bezala. "Gu ari gara ikusten eman diren aginduak betez nola jarraitu eta zerbitzua eman beharra duten guztiei".