Aitor Lejarzegi, Sarenet
"Etxeko ordenagailuetan segurtasuna ondo lantzea da gomendioa"
Aitor Lejarzegi Sarenet industrial proiektuen kudeatzailearen arabera, etorkizunerako 'cloud' baten apustua egin behar da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Sarenetek ia 5 mila enpresa eta erakunderi ematen dio zerbitzua, eta Aitor Lejarzegi industrial proiektuen kudeatzailea 'Faktoria'n esan digunez, lehen besala ari dira lanean. Aurrez etxetik lana nola egin begiratuta zutenak errazago ari dira moldatzen, besteek arazo gehiago dituzte. "Enpresek ondo prestatu behar dute cloud pribatu batekin etxetik zerbitzu empresarial guztiak zentralizatuz lan egiteko etapa hau errazago egiteko", aholkatu digu. Bestalde, gomendio bat egin digu; etxeko ordenagailuen segurtasuna ondo lantzea, ez baitakigu fase honetan noiz arte arituko garen. "Gure telekomunikazioen segurtasuna nondik markatu behar dugun erabaki beharra dago orain gertatzen ari den guzti hau ikusita".