Itxi

Aingeru Epaltza

'Idatzia dago'

Juan Carlos I.a Espainiako errege emerituari Felipe VI.a erregeak jasotzen zuen saria kendu izana eta haren herentziari uko egin izana izan du hizpide Aingeru Epaltza idazle nafarrak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Idatzia dago Konstituzioan. Espainiako Erresuman, estatuburua izan daiteke lapurra, izan daiteke iruzurgilea, izan daiteke hiltzailea, izan daiteke bortxatzailea… baina ez daiteke bortxatua izan. Erregea bortxaezina delako. Erregeari, egiten duena egiten duela, ez zaio konturik eskatzen ahal, ezta epaile baten aitzinera eramaten ahal ere. Inoiz ez du bere kontrako epairik adituko. Kode Penaletik salbuetsirik dago. Testuinguru horrexek egin du posible Juan Carlos I.ak 40 urtez bere burua nolanahi aberasteko kosta ahala kosta egin duen ahalegin arrakastatsua". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)