Itxi

Andoni Egaña etxetik

'Ez dut gogoan hamabost egun baino gehiago pasa izana jendaurrean kantatu gabe'

Andoni Egañak "Faktoria" saioan hitz egin du bere etxetik; bertsogintzaren egoera kezkagarriaz, bertan behera geratutako saioez, intimitateaz eta extimitateaz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Egunotan sarean sumatu dira hainbat eta hainbat artisten zuzeneko lanak: Zea Mays, Jon Maia, Bixente Martinez, Joserra Senperena, Fermin Etxegoien, Zetak, Anari, Jon Basaguren, Maite Larburu, Andoni Martinez…

Etxean egotearena kultur erreferenteentzat ariketa intentsoa, arraroa, zaila, egonkorra bezain ez egonkorra izaten ari da, batez ere asko autonomoak direlako, soldata finkorik ez daukatelako eta horrelako egoera baten aurrean zaurgarriak direlako. Adibidez, bertsolariak.

Distantziak kontuan hartuta, bi edo hiru egunez behin siaoren bat egiten duenak, zenbat kilometro egin ote ditu urtetan? Distantzia denboran neurtuta, 40 urtez etenik gabe bertsotan ari den bertsolari batek zenbat bertso bota ote ditu bere bizitzan? Urtez urte, herriz herri, plazaz plaza, beti jendaurrean jardun publikoa egin duen bertsolaria orain etxean dago, sukaldean, pasilloan, egongelan. Isilik eta geldirik.

Audioak (1)