Itxi

Pilar Lekuona

"Gure erizan guztiak daude lanean eta lanerako gogoz. Baina bitartekoak falta dira"

Osasun langileen babes bakarra materila dela-eta, premiazko deia egin du Pilar Lekuona Gipuzkoako Erizainen Kolegioko presidenteak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Galdakaoko erizainaren heriotzak gogor jo du osasun langile horien komunitatea. Hala ere, erizainak etenik gabe ari dira lanean eta "lanerako gogoz", gainera. Baina materiala behar dute premiaz: "Hori da guk daukagun babes bakarra", esan du deia Pilar Lekuona Gipuzkoako Kolegoko presidenteak.  Azaldu du, momentuz, profesional denak etxera ari direla joaten lan jarduna amaitzen dutenean baina adierazi du egokia litzatekeela osasun profesional guztiak lotarako lan-lekuetatik gertu biltzea. "Hori ere etor liteke", onartu du, horrek ekarriko duen arren "luzerako" familiarekin ez egotea. Lekuona oso eskertuta agertu da jaso dituzten dolumin eta babes adierazpenekin, eta denen laguntza behar dela azpimarratu du. "Derrigorrezkoa da jendea etxean geratzea", azpimarratu du.

Audioak (1)