Laura Garrido
'Neurri batzuekin berandu iritsi gara'
Txagorritxun egindako kudeaketa eta osasun langileekiko babesa auzitan jarri ditu Laura Garridok, "prundentziaz" aritzeko garaia dela esan arren. UMEren eskuhartzea kritikatu izana ere salatu du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Orohar osasun langileen artean izan den kutsatze maila eta, bereziki, Txagorritxun izan dena kontutan hartuta, "neurri batzuk berandu" iritsi direla salatu du Laura Garridok eta ez dela osasun krisia "behar bezala kontrolatu". 'Faktoria'ri eskainitako elkarrizketan PPko legebiltzarkideak azaldu du, nolanahi ere, prudentziaz jokatzeko garaia dela orain eta gerorako utzi beharko direla azterketak.
Eskertu du lehen lerroan ari direnen lana eta baita armadarena ere. "Ez dut ulertzen", iritzi dio, "nola Urkulluk kooperazioaren bidea goraipatzen duen eta gero ukatzen dituen baliabideak, ejerzitoarenak eta UMErenak onenetarikoak izanik".