'Faktoria', ostegunean
Roberto Uriarte, 'Faktoria'n
Elkarrekin Podemoseko diputatuarekin hitz egingo dugu 09:15ean. Gainera, Koopera proiektuko Nagore Perez ere elkarrizketatuko dugu.
Roberto Uriarte Elkarrekin Podemoseko diputatuarekin hitz egingo dugu osteguneko "Faktoria"n. 09:15ean erantzungo die Maite Artolaren galderei. Gainera, Koopera proiektuko Nagore Perez ere elkarrizketatuko dugu. Izan ere, armairu eta trastalekuak hustutzen ari gara baina ez dago birzkiklapen zerbitzurik. Bestalde, airearen kalitatearen hobekunzatz ere arituko gara. 08:00ak aurreko 'Sinadura' Aingeru Epaltzarena izango da.
10:00etan ekingo diogu magazinari. Hasteko, 8 urte bete dituen Maddi ezagutuko dugu. Urtebetetzea ospatzeko bere argazkia pareko etxeko fatxada osoan proiektatu diote. Ondoren, komunikabideen entresaka egigo digute Mikel Garciak eta Xabier Landabideak, eta Orbeak antolatu duen '500 minutu challenge' ezagutuko dugu. Mireia Roca gure arkitektura adituak Orreagako kolegiataz hitz egingo digu, konfinamendu gune izan baitzen. Gainera, ETB3ren eskaintzaz ariko gara Nerea Zendoia ETBren umeen edukien arduradunarekin, eta 'Faktoria etxetik' tartean, Urkizutarrak izango ditugu: Iratz eta Imanol Urkizu. Bestalde, etxealdia baliatuz garunaren ahalmenei etekina ateratzen ikasiko dugu Ziortza Karrantzarekin, eta ahoko osasunak kirol lesioekin duen loturaz hitz egingo digu Eider Unamuno haginlariak.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".