Kargatzen...
Itxi

Itziar Mendizabal

“Komunitatea garela sentitzeko jarraituko dugu internet bidez entseatzen”

Londresko Royal Balleteko lehen bakarlaria da Itziar Mendizabal. Erresuma Batuan egunetik egunera ari da okertzen koronabirusak eragindako egoer, eta antzokia ere itxita dute joan den asteaz geroztik.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

 Etxetik egiten ditu orain entseguak Itziar Mendizabalek, Londresko Royal Balleteko lehen bakarlariak. Ez hainbeste pausuak perfekzionatzeko, sasoian egoteko baizik. Eta, 'Faktoria'n esan digunez, fisikoa baino, alde psikologikoa lantzeko, egunero konpainiako gainontzeko dantzariekin bat eginda izaten dituen tarteak arnas guneak baitira denentzat. Ballet dantzariak, gainera, “balleteko barra motza etxetik denek” izeneko proposamena zabaldu du sare sozialen bidez, balleta egiten dutenek eta egiten ez dutenek ere ariketa pixka bat egin dezaten.


Audioak (1)

Informazio gehiago (2)