COVID 19
“Nire argazki bat etxeko horma batean jarri zuten zorionak esateko”
Urtebetetze egun berezia pasa zuen Maddi Alonso hondarribitarrak. 11 urte, baina ezin besteetan bezala ospatu familia eta lagunekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Maddi Alonsok 11 urte bete ditu aste honetan. Gurasoek eta anaiek sorpresa bat eman nahi izan diote. Lagun baten bitartez, bere argazki bat proiektatu dute Hondarribian, auzoko etxe bateko horman, berak ikus zezan. Horixe kontatu digu 'Faktoria'n, eta eguna nola pasatzen duen ere azaldu digu. Amaieran, gainera, animoak eman dizkie entzule guztiei.