Arantxa Tapia
'Era ordenatuan aritzeko eguna da. Osasuna erdian jarri eta ahal den jardunari eutsi'
Alemaniako eredua defendatu dutela azpimarratu du baina behin dekretua onartuta hark uzten dituen zirrikituak aztertzen ari direla, gutxieneko jarduera batzuei eutsi ote dakiokeen ikusteko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Labe bat itzaltzeko denbora asko behar dela eta are eta gehiago pizteko. Adibide horiek bezalakoak kontutan hartuta, bart gaueko dekretuak dituen zehaztasunak aztertzen ari direla azaldu du 'Faktoria'n Arantxa Tapia Lehiakortasun eta Ekonomia Garapenerako sailburuak eta, gutxienez, egun bateko tartea beharko dela gauzak modu ordenatuan egiteko.
Azpimarratu du Alemaniako eredua defendatu duela Jaurlaritzak, landerrek ahal duten moduan, erkidegoek ere berezko ekonomiaren berezitasunak kontuan hartuta har zitzaten neurriak. "Baina dekretua onartuta dago", azpimarratu du, "eta orain gauzak modu ordenatuan egiteko garaia da". Berretsi du ekonomia eta osasuna elkarren osagarri direla . "Osasuntsu dauden pertsonak ekonomia aurrera ateratzeko aukera gehiago dago, eta ekonomia indartsu batek hobeto zaintzen ditu, osasunaren ikuspegitik, pertsonak. Elkarren osagarri dira", iritzi dio.