Victor Irigoien, medikua
"Abarkekin eta balinezko eskopetekin aritu gara frontean"
Gipuzkoako Mediku Kolegioko ordezkariak adierazi du ari dela egoera hobetzen eta ari dela, gutxika-gutxika, materiala osasun profesionaletara iristen.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Frontean, abarkekin, kasko eta balin-eskopetekin egon gara". Hala adierazi du Victor Irigoien Gipuzkoako Medikuen Kolegioko ordezkariak, nahiz eta adierazi duen azken egun hauetan ari dela gutxika-gutxika materiala iristen. Azpimarratu du prebentzio neurriak ez zituela inork garaiz aintzat hartu eta "hankaz gora" harrapatu duela sistema osoa.
Onartu du zaborretako boltsekin aritu direla osasun profesionalak eta denek dutela kutsatuko diren kezka. Gipuzkoan, gutxi gora behera, 1.000 lirateke birusa hartu duten profesionalak. "Estres horrekin baina, hala ere, hor daude", azpimarratu du.