Amagoia Gurrutxaga
'Zerrendak'
COVID 19ak astindutako egunerokoan, egin daitezkeen zerrenda guztiak aletzea amaigabea litzatekeela esatera etori zaigu Amagoia Gurrutxaga kazetaria.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Esaera zaharrak Koronabirus Arora ekartzeko proposamena egin zidaten aurrekoan, whatsapp bidez. Burura etorri zitzaidan lehena: “Urrutiko ospitaleak hamalau. Bertara joan eta lau”. Bigarren bat etorri zitzaidan segidan: “Etxe txiki, infernu haundi”. Etxerik ere ez daukatenekin akordatu nintzen orduan, eta jolasteari utzi nion". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Amagoia Gurrutxaga kazetariak.