Felix Zubia
'Orain lasaituz gero, egoerak berriz ere okerrera egingo du. Ez da erlaxatzeko unea'
Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitateko medikuak uste du aurreikusitako ohe kopuruarekin eutsi ahal izango zaiola epidemiari
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Joan den asteburutik ari dira somatzen Donostiako Ospitalean ere, larrialdietara gaiso gutxiago iristen ari dela. Aste honetan joera horri eusten ari zaio eta osasun agintariek dioten moteltzearekin bat letorke datua. Nolanahi ere, kurba hori benetan etzaten ari den jakiteko goiz dela esan digu Felix Zubia medikuak 'Faktoria'n, egun batzuk gehiago itxaron behar dela.
Zuhurtasunerako deia egin du, alde horretatik: "Orain lasaituz gero, egoera berriz ere okerrera gingo du. Ez erlaxatzeko unea da. Eta ospitaleak saturatu ez daitezen, isolamentu neurriak zorrotz betetzekoa". Euskadi Irratiko 'Osasun Etxea' saioko medikuak zehaztu du datozen egunotan ikusiko dela zainketa intentsiboen unitateek eusten ote dioten gaiso oldeari. Baina uste du aski izango dela Osakidetzak iragarri dituen 550 oheko kopurua.