'Faktoria', ostegunean
Konfinamenduan besteen esku uzten ari garen baimenez, 'Faktoria'n
Jon Turrillas eta Xabier Barandiaran adituekin aztertu dugu gaia.
Konfinamendu garai honetan, sareari lotuta bizi gara. Internet izaten da gure lan-tresna, gure komunikazio afektiborako giltza eta entretenimendurako leihoa. Baina sarean bizitzeak baditu beste ondorio batzuk, datu ugari mugitzen ari baikara eta, gainera, baimen ugari besteen esku uzten ari baikara. Gai hori izango dugu ardatz osteguneko 'Faktoria' saioan, Jon Turrillas Informazio zuzenbidean adituarkin eta Xabier Barandiaran adimen artifizialean aditua den filosofoarekin. Bestalde, krisi honek joera politikoetan izan dezaken eraginaz hitz egingo dugu Endika Nuñez datu analistarekin. Aktualitatearen analisia Xabier Riezurekin, Martxelo Otamendirekin eta Iñigo Adurizekin.
10:00etan ekingo diogu magazinari. Hasteko, Eusko Legebiltzarraren Diputazio iraunkorraren jarraipena egingo dugu. Gainera, Kirmen Uriberekin hitz egingo dugu, AEBko konfinamenduaz. 11:00ak aldera, Juanra Kalabaza eta bere semea ezagutuko ditugu, Bilboko Rekalde auzoko aita-seme rockeroak. 11:30 aldera, Xabier Alberdiren itsasoko istorioak entzungo ditugu, eta Xabier Agoterekin ere hitz egingo dugu, Albaola Itsas Untzi Museoa nola dagoen eta San Joan baleontziaren erreplika eraikitzeko lanak nola doazen jakiteko. 12:00etan, Autismoaren Mundu Egunari egingo diogu tartea, eta Julen Estebanekin (anaiak autismoa du), Ima Urteagarekin (alabak autismoa du) eta Nekane Zalbiderekin (semeak autismoa du) hitz egingo dugu. Azkenik, 12:30 aldera, 'Faktoria etxetik' tartean, Aritz Gorrotxategi poetaren emanaldia izango dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".