Kirmen Uribe
“Distopia honek utopia ere ekarri du, etorkizun hobe batena”
AEBra deia egin dugu, Kirmen Uriberekin hitz egiteko. New Yorken bizi da familiarekin, eta hantxe harrapatu du koronabirusak eragindako krisialdiak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
New Yorken bizi da azken urteetan Kirmen Uribe idazlea, bere familiarekin. New Yorkeko liburutegiko Cullman Sormen Beka prestigiotsua lortuta joan zen AEBra, eta han harrapatu du koronabirusak eragindako itxialdiak.
Unibertsiateak, eskolak, antzokiak eta liburutegiak dagoeneko itxita zeudenean iritsi zen EEBBetan erakundeek agindutako itxialdia. Egoera latza dute AEBn, baina egun hauetan sortu den elkartasun uholdea azpimarratu du idazle ondarrutarrak. Koronabirusak eragindako egoeraz, bizitzaz eta literaturaz hitz egin dugu Kirmen Uriberekin 'Faktoria'n.