Itxi

Garazi

"Bogotako zubipe batean jaio nintzen. Harro nago han sortu eta hemen egoteaz"

Kolonbiatik adopzioan ekarri zuten Garazi. 15 urte berritan, jaioterrira egin du bidaia bere erroen bila.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aurkitu du Mateo anaia. Ahizpa non dagoen ere badaki. Eta badaki, baita ere, ama saiatu zela bera zaintzen, droga adikzioak eraginda, ezin izan zuen arren. Harrera familia batean utzi zuen, azkenean, Dari Tatiana txikia. Garazi izena jarri zioten Zarautzen adopzioan hartu zuten guraso euskaldunek. Garazik, hamabost urte bete ditu, eta txikitatik bere buruari jarria zion adin-muga horretara iritsi zain- zain egon da jaioterrira, sorlekura itzultzeko. Eta itzuli da. Itzuli da Bogotako 80. kaleko zubipera. Amak erditu zuen lekura bertara eta bere familiaren historiara.

Gertuko elkarrizketa gehiago

- Amets eta Ibrahima

- Tarana Karim

- Aiora Zulaika

-Eider Rodriguez

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)