Kargatzen...
Itxi

'Faktoria', astelehenean

Jon Azkue Lan sailburuordearekin elkarrizketa, 'Faktoria'n

Pandemiaren bilakaeraren inguruko azken berriak ere jasoko ditugu, Miren Basaras EHUko mikrobiologoaren eskutik.

JOn Azkue sailbrua, eskuinean

EAEn, 140.000 langiletik gora Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedienteren eraginpean diren honetan, koronabirusaren krisia enpleguan izaten ari den eragina aztertuko dugu 'Faktoria'n Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuordearekin.

Enpresen errealitateari neurria hartzen ere ahaleginduko gara, Espainiako Gobernuak oinarrizkoa ez den jardun ekonomikoa geratu eta astebetera. Geratuta izan ondoren, atzera martxan diren hainbat enpresaren berri jasoko dute. Pandemiaren bilakaeraren inguruko azken berriak, Miren Basaras EHUko mikrobiologoaren eskutik, eta aktualitatearen errepasoa, berriz, solasaldian, Julen Orbegozok, Xabier Barandiaranek, eta Begoña Sanzberrok.

Astelehenero bezala, Bernardo Atxagaren “lagunarteko  kontuek” jarriko diote amaiera asteleheneko saioari.

10:00etan ekingo diogu magazinari. Hasteko, Zaldibar Argitu plataformako Janire Elgetarekin hitz egingo dugu. Ondoren, kirol solasaldia izango dugu Beñat Zarrabeitiarekin eta Ane Urkirirekin. 'Faktoria etxetik' tartean, Ane Garcia kantaria izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

Informazio gehiago (3)