Josu Amezaga
'Koronabirusaren aurkako gidaritza'
Koronabirusaren krisian enpresaburuen ordezkariak hartzen ari diren gidaritzaz aritu da Josu Amezaga EHUko irakaslea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Industria jardueraren inguruan egunotan dagoen eztabaidak agerian uzten du gure gizarteko ideologia nagusia. Ideologia horren arabera, besteak beste, enpresaburuen ordezkariak dira ekonomiaz gehien dakitenak. Ekonomialariek baino gehiago dakite ekonomiaz. Langileen ordezkariek baino hobe dakite langileei zer komeni zaien. Pentsiodunen ordezkariek baino zabalago ikusten dute pentsio sistemaren problematika. Unibertsitateak baino zorrotzago dakite unibersitateak gizarteari aportatu behar dionaz. Pandemia garaitzeko hartu behar diren eta hartu behar ez diren neurriez ere medikuak baino zuzenago ari direla dirudi". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Josu Amezaga EHUko irakasleak.