Itxi

Gaizka Etxabe

"Zaldibarren oraindik lurren herena baino ez dugu mugitu"

Alberto eta Joaquín egon litezkeen eremura asko gerturatu arren, hemendik aurrerako lana "bisturiz" egin beharrekoa dela dio Eusko Jaurlaritzako Larrialdien Kudeaketarako tenikari arduradunak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Zorionez, asko aurreratu dugu", azaldu du Gaizka Etxabe Larrialdietarako teknikari arduradunak baina "bisturia" sartuta aritu behar dutela lanean aurrerantzean, Alberto Sololuze eta Joaquín Beltranen gorpuak bilatzeko. "Gaitza izango da baina horretan gabiltza", azpimarratu du. Ez da ausartu, ordea, eperik ematen eta gogoratu du Zaldibarko zabortegiak hartzen zuen eremuaren herena baino ez dela oraindik mugitu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)