Itxi

Koronabirusa gaindituta

"Animo eta aurrera; larria bada ere, koronabirusa gainditu liteke"

Joxe Larrea gasteiztarra koronabirusarekin kutsatu eta oso larri egon da baina, hobera egin du. Mezu baikorra utzi du 'Faktoria' albistegian.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Koronabirusak eraman du 68 urte dituen Joxe Larrea Txagorritxuko erietxera. Birusak bete-betean harrapatu eta oso egoera larrian egon da, hiltzorian eta zainketa berezien gelan sartzear zela, hasi zen egoerari buelta ematen. Martxoaren 12an erietxeratu zuten, eta martxoa amaieran utzi du ospitala. Koarentenan oraindik, bere gelan bakartuta dago, senideak ezin ditu ukitu baina, pozik eta irribartsu hitz egin du 'Faktoria' albistegian: 'nahiz eta larria izan atera liteke, ni egon nintzen bezala daudenei animo eta aurrera!'.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)