Josu Bujanda
'Meza pribatuak egiten ari badira, arauaren barruan leudeke'
Josu Bujanda Ertzaintzako buruak ez du adierazi gurtza ekitaldi horretara mugitzen den jendeari isunik jarriko ote dioten edo ez.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gotzaindegiek bezala, mezak komunikabideen bitartez jarraitzeko gomendioa egin du Josu Bujanda Ertzaintzako buruak Aste Santuari begira. 'Faktoria'n egindako elkarrizketan ez du argitu, ordea, gurtza ekitaldi pribatuetara joaten ari den jendeari isunik jarriko ote dioten edo ez. "Ez dago debekatua gurtza. Pribatuki egin behar dute. Lekuren batean hala egiten badute, arauaren barruan leudeke", adierazi du.
Aste Santu atari honetan, kontrolak errepideetan ('bide azkarretan eta bigarren mailakoetan') eta garraio lekuetan egingo ditu Ertzaintzak, opor-etxeetarako bidaiarik egin ez dadin kontrolatzeko. Bujandak jakinarazi duenez, 11.000 isunetik gora jarri dituzte ertzain eta udaltzainek itxialdia agindu zenetik baina azpimarratu du berriz ere, "orohar, herritarren jarrera txalotzekoa" izaten ari dela.