Koldo Almandoz
'Udaberri berantiarra'
Setsuko Hara aktore japoniarrak bere azken 50 urteak etxetik atera gabe pasa zituen. Hura protagonista duen filma gomendatu digu zine zuzendariak
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Naturak bere bidea jarraitzen duen seinale da hartzak gaueko negualditik ateratzen hasi direla. Gizakiok derrigorrez egiten ari garen hibernazio aldian gertatu da, juxtu. Halabeharrez eta borondatez egiten diren itxildiez aritu zaigu Koldo Almandoz zuzendaria eta Setsuko Hara aktoresa agertzen den film japoniar hau gomendatu: 'Udaberri berantiarra'.