Itxi

Arkaitz Mendoza

“Beethoven-en partiturak eguneratzen ari naiz, 21.mendeko instrumentuetara egokitzen”

Kamerata Euskdivarius-ek Beethovenen 9 sinfoniak eskeintzeko egitasmo handia du eskuartean, aurten Beethovenen jaiotzaren 250garren urtea delako.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Arkaitz Mendoza, Kamerata Euskdivarius-eko zuzendariak "Faktoria" saioan azaldu digu egitasmoa zertan duten. Martxoko Tolosako emanaldia eta Apirileko Beasaingoa bertan behera geratu dira Koronabirusaren ondorioz. Udan eta udazkenean dituztenak egiteko itxaropenez eta bertan behera geratutakoak berreskuratzeko ilusioz ari dira lanean.

Horrez gain, Beethoven-en partiturak eguneratzeko ikerketa lan batean murgilduta dabil Arkaitz Mendoza. Gaur egungo instrumentuetara egokitzen ari da partiturak, oraingoek nota gehiago jo ditzaketelako. Beethoven-ek gustura hartuko zituzkeen oraingo  instrumentuak, “berak beti gehiago nahi izaten zuelako, musikalki ase ezina zelako”, Arkaitz Mendozaren esanetan.

Gainerakoan urteari baikor begiratzen dio Arkaitz Mendozak, Yotumi Yamada agentziak bere taldean sartu duelako. (Oviedon emandako kontzertu arrakastatsu baten ondoren bi agentzia jarri ziren berarekin harremanetan). Horrela, eskanatoki berriak ezagutzeko aukera zabalduko zaiolakoan dago Mendoza.

Oraingo egoera honek kezka ere eragin dio, kultura asko ari delako mugitzen etxeetatik eta kulturaz gozatzeko ordaindu gabeko aukera asko zabaldu zaigulako, baina gogora ekarri nahi izan du “gero ere antzokiak bete behar direla, hori ez ahaztu” esan digu.

Chopin-i buruz ere galdetu diogu,  “Malgu da gaua” disko liburua argitaratu zuelako, Chopin-en Nokturnoekin eta Harkaitz Canoren poemekin. “Chopin-i buruz zer esan, pianista batek ezin ezer txarrik esan Chopin-i buruz”, esan digu. “Chopin intimitatea da, erromantizismoa, bere Nokturnoak ikaragarri maite ditut”.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)