Itxi

Bernardo Atxaga

'In alvis'

Ahaztutako oroitzapenetatik tiraka hasi du gaurko tartea, Bernardo Atxaga idazleak

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aste Santuko jai egunak amaitu berritan, erramu igandeko oroitzapenekin abiatu du Bernardo Atxagak bere tartea. Alberto, Olga eta ohiko lagunarteari beste bat gaineratu dio, Maite Artola, kazetariak egin zion galdera bati segika osatu baitu tartea.

"Aste Santua hurbil genuela gogorarazi zenidan aurreko saioan, eta egia aitortu beharra daukat: ustekabean harrapatu ninduen albisteak. Edo, lehen esaten zen bezala, in alvis. Apur bat lotsatuta, hala esan nion neure buruari: “Nola ahaztu dituk, ordea, hire umetako astesantu haiek?”. Atzera egin nuen orduan nire bizitzan, eta Asteasu nire herriko Erramu igandeak etorri zitzaizkidan burura. Erramu egunean, Asteasun, eta Asteasun bezala beste herri txiki askotan, zentzu literalean hartzen zen Jesus Jerusalemen sartu zeneko gertaera, alegia jendeak zuhaitz-adarrak erabili zituela hura gurtzeko, lurra haiekin apainduz. Guk ere, hartu zuhaitz-adarrak, erramuarenak, ereinotzarenak, eta elizara jotzen genuen.

     Lehia sortzen zen elizkizunaren inguruan, eta Asteasun, apustu herria zenez, inon baino gehiago, agian: nork eramango erramurik loratuena. Eta, jakina, baserrietako umeak edota gazteak ateratzen ziren garaile; batez ere Ekis baserrikoa ta Zeta baserrikoa. Batenak landare elurtua zirudien eliza atarian; bestearenak, beste horrenbeste. Batzuetan, eztabaida sortzen zen: norena zen erramu loredunena? Kontu garbirik ez."

Entzun osorik Bernardo Atxagaren Lagunarteko kontuak.

Audioak (1)