Amatiño
'Solidaritate kontua ala konfiantza falta?'
Europar Batasunak koronabirusaren pandemiaren krisiari aurre egiteko erabakiak hartu izana izan du abiapuntu Amatiñok gaurko 'Sinadura' osatzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
" Europar Batasunaren arrisku-mutualizaziorik eza, solidaritate-kontua ote ala konfiantza-falta? Batek daki, baina ez dira, gero, berdinak. Solidaritatea, eman egiten dizute. Konfiantza, irabazi egin behar duzu.
Europar Batasunak hartu ditu pandemiaren krisiari aurre egiteko erabakiak. Izango dira dirulaguntzak, maileguak eta kreditoak, baina, oraingoz, ez da Estatuen zorrik mutualizatuko. Hau da, Europako iparraldeko Herrialde aberatsek nahi bezala, Estatu bakoitza bere zorraz jabetu beharko da, eta bere egoerari dagokion arriskuari aurre egin beharko. Beste modu batez esanda, hegoaldeko Herrialde zorpetuek eskatu arren, ez dira Estatu guztien zorrak batuko, ezta guztion arriskuak bateratuko ere". Honelaxe hasi du gaurko "Sinadura" Amatiñok.