'Faktoria', ostegunean
Aitor Esteban, EAJko diputatua, "Faktoria"n
Euskal Herriko botiketara maskarak iristen ote diren gure begiekin ikusiko dugu, hainbat farmazilarien lekukotzekin. Eta medikalizatu duten hotel batean sartuko gara.
Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen diputatuen taldeko bozeramailea elkarrizketatuko dugu ostegunean "Faktoria" albistegian. Koronabirusaren pandemiak, Espainia eta Euskal Herrian zabaldu dituen erronka berriez galdetuko diogu diputatu jeltzaleari, jarraitu behar den estrategiaren inguruan Moncloa eta Jaurlaritzaren artean sortu diren azken tira-birez eta Espainiako legealdiari aurrikusten dizkion zailtasunei buruz.
Euskal Herriko botiketara maskarak iristen ote diren gure begiekin ikusiko dugu, hainbat farmazilarien lekukotzekin. Eta medikalizatu duten hotel batean sartuko gara. Gasteizko Lakua hotelean, Euskal Herrian koronabirusa duten gaixoak hartzeko gelak utzi zituen lehena da. 76 gaixo dituzte gaur eta ibilbide luzeko osasun profesionalez gain, medikuntza amaitu berri duten gazteen laguntza izaten ari dira. MIR azterketa egin baina, plazarik ez duten gazteek euren burua lanerako eskaini dute. ‘Zaintzaile’ kategoriapean ari dira, COVID 19 gaixo arinekin lanean. Imanol eta Ana Irene Ruiz de Angulo eta Imanol Iborra medikuntza amaitu berri eta lanean hasi diren bi gazte horietakoak dira. Euren esperientzia kontatuko digute.
10:00etan ekingo diogu magazinari. Hasteko, Bilboko Harrobia ikastolakoen marketing solidarioa ezagutuko dugu: denda txikiei publizitatea doan. Gainera, Aizink-en egitasmoaren berri ere izango dugu: denda txikientzat bonuak. Ekonomia tartea ere zabalduko dugu, Endika Alabortekin. Bestalde, David Romtvedt ezagutuko dugu, Buffaloko poeta, idazle eta musikari euskaldundua. 'Faktoria etxetik' tartean, 'Miren Gotzone' izango dugu, Ainhoa Artetxe aktoreak konfinamenduan sortu duen pertsonaia, eta Leire Gotxirekin ere hitz egingo dugu, itxialdian bere disko berriko aurrerapen kantua osatu baitu.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".