Gasteizen
Gran Hotel Lakuan sartu eta bertako bi zaintzailerekin hitz egin du Euskadi Irratiak
Imanol Iborra eta Anne Irene Ruiz de Angulo BAME azterketa egin baina plazarik oraindik ez duten medikuek erietxe bihurtutako hotelean egiten dutena kontatu dute 'Faktoria'n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gasteizko bost izarreko hotelean, Gran Hotel Lakuan, harrerara sartu da Euskadi Irratia. Hoteleko langileen tokian, Osakidetzako uniformedun langileak topatu ditugu. 100 gaixotik behera daude uneotan, baina gehiago ere izan dira. Uneoro gaixo arinak edo beren etxebizitzetan isolatzeko arazoak dituzten pertsonak dira.
Gaixoak zaintzeaz arduratzen dira Imanol Iborra eta Anne Irene Ruiz de Angulo. Medikuntzako Gradua amaitu ondoren BAME azterketa egin duen talde bat egin dute, oraindik plazarik esleitu ez dietenekin. Osakidetzarekin harremanetan jarri eta euren burua eskaini zuten, eta hotel honetara bideratu dituzte. Lehen lerroan daudela badakite, baina lagundu egin nahi dute: “Gu ez bagara, beste norbaitek egon behar du”.