Garbiñe Ubeda
'Birus berria, borroka zaharra'
Koronabirusaren garaian, bosgarren solairuko alargun bakartuak ordenagailuko birusaren aurkako babesa nola eguneratu duen azaltzen duen istorioa kontatu digu Garbiñe Ubeda idazleak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
“Eguneratu birusen aurkako babesa”, gogorarazi dio ordenagailu zaharrak piztu orduko, bosgarren solairuko alargun bakartuari. Pantailaren erdi-erdian zabaldu zaion leihotik egin dio oharra, eskritura apokaliptikoaren tankeran eta azken trena badoala ohartarazteko abisua bailitzan, din-dan-don hotsaren konpasean. Eta alargun bakartua eskolan azterketa kopiatzen harrapatu izan balute bezala sentitu da gizajoa. Ezinak jota irakurri du bigarren lerroa ere: “Ordenagailua kutsatuta egon daiteke”. Madarikatu ditu zeruak, lurrak eta pandemia; baina madarikatu ditu bereziki, semea eta haren ordenagailu zaharra, telefono bidezko kontrola aski ez eta skype izeneko martin-gala bat erabiltzera behartu nahi izan duelako. Horra orain". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Garbiñe Ubeda idazleak.