Itxi

Eneko Sagardoy

"Ez nago hilda baina bai kezkatuta"

"Nork hil du Eneko Sagardoy?" pista jolasa bolo-bolo dabil hainbat lagunen konfinamentua entretenitzen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Durangoko Berbaro elkarteak antolatu duen jolasa da ' Nork Hil du Eneko Sagardoy'.

Argazki batean sofan, etzanda, hilda ikusten dugu Eneko. Lehen peskizen arabera, ez dirudi kanpoko inor sartu denik eta ez du indarkeria zantzurik. Baina, badugu gauza bat: gutun bat, bere alboan agertu dena. Horrela abiatzen da aktore durangarraren fikziozko krimena argitzeko jolasa.

Jolasaren harira Eneko Sagardoyrekin hizketaldi interesgarria izan dugu gaur goizean Faktorian. Fikzioa gailentzen ari den errealitatea honi buruzko bere hausnarketak eta irakurketak partekatu dizkigu eta datorkigun egoeraren inguruan ere bere ikuspuntua eman digu.¿ Ez dira garai errazak, ez, inorentzat ez eta kultura munduarentzat ere ez. Horregatik Enekok, bihar eta etzi euskal sortzaile ugarik egingo duten greba digitala gogoraraziz agurtu du elkarrizketa.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)