Itxi

'Faktoria', asteartean

Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, 'Faktoria'n

Gainera, Miren Basaras mikrobiologoparekin haurrak etxetik ateratzeko Espainiako gobernuak jarritako baldintzez hitz egingo dugu.

Juan Mari Aburtoren artxiboko irudi bat

COVID 19ak gogor hartu du Bilbo. Araba eta Nafarroan sartu zen indarrez birusa baina, Bizkaia eta Bilbon zabalpena izaten ari da. Nola ari da bizitzen epidemia bera eta epidemiak ekarri dituen ondorioak, Juan Mari Aburto alkatea? Aurrikusita zeuden hainbat proiektu bertan behera geldituko direla aurreratu du alkateak. Etenda geldituko diren egitasmoei buruzko zehaztapenak eskatuko dizkiogu asteartean, 'Faktoria' Albistegian.

Gainera, asteartez zehaztuko ditu  Espainiako gobernuak zein diren haurrak etxetik ateratzeko jarriko dituen baldintzak. Miren Basaras mikrobiologoak etor litezkeen neurri horiei buruzko iritzia emango digu eta apirilaren 21 eta 22an Euskal Herriko 800 kultur eragileei deitu duten itzalaldi digitalari buruz arituko gara.

10:00etan ekingo diogu magazinari. Hasteko, sortzaileen greba digitalari egingo diogu tartea. Ondoren, Inesa Ariztimuñorekin hitz egingo dugu, itxialdiko bizikidetza arazoetarako bitartekaritza zerbitzua eskaintzen baitizkie BAKETIKek. Jarraian, Tania Arriagak bidaia stralen pentalogoa ekariko digu eta, segidan, Ikasplayko Fran Bodegorekin hitz egingo dugu bideojokoen arriskuez eta onurez. 11:00etako albistegiaren ondoren, kaleko soziologia balkoitik ekarriko digu Begoña Del Tesok, eta japoniera ikasten hasi diren ama-alabak ere ezagutuko ditugu. Antxoatara joaten hasi diren arranztaleen lekukotza ere jasoko dugu, eta Pili Manterolak eta Igor Zalakainek antxoak izango dituzte ardatz euren errezetak prestatzeko.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

Informazio gehiago (3)