'Faktoria', asteartean
Gipuzkoa erietxeko larrialdiak eta Arnaldo Otegi, 'Faktoria'n
Donostia ospitaleko larrialdietan izango gara, Arantxa Agillo larrialdietako arduradunarekin.
Koronabirusaren pandemiak hartu ditu gure erietxeetako larrialdi zerbitzuak. Egoera hobera egiten hasi da, COVID 19ak kutsatu dituenen kopurua murriztu da, Donostia erietxeko larrialdietan izango gara 'Faktoria'n, Arantxa Agillo larrialdietako arduradunarekin.
09:00etan, Arnaldo Otegi, EH BILDUko idazkari nagusia, elkarrizketatuko dugu. Solasaldian, berriz, Hedoi Etxarte, Mikel Irizar eta Iker Rioja ariko dira aktualitatearen analisia egiten. 08:00ak aurreko 'Sinadura' Amagoia Gurrutxagarena izango da.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteiko, sanferminak bertan behera utzi dituztela eta, urtetan Euskadi Irratiarentzat bertatik kontakizuna egin duen Iñaki Elortza lankidearekin hitz egingo dugu. Bestalde, Jon Prakamonte bidaiariarekin hitz egingo dugu, El Salvadorren harrapatu baitu itxialdiak. Gainera, Elirale konpaniako Oihan Indartek dantza ihesbidetzat aurkeztuko digu. 11:00etako albistegiren ondoren,"Zientzia eta pazientzia" tartean, Covid-19az eta etxeko hautsaz ariko zaizkigu Eneko Axpe 'Maisha' eta Uxune Martinez. Ondoren, Txorierrin osasun langileentzat mantalak egiten ari den Ane Abaunza boluntarioarekin mintzatuko gara. 12:00etan, berriz, COVID-19rik gabeko hainbat herri ezagutuko dugu, eta Urdaibai Bird Centerrera ere joko dugu, Edorta Unamunorekin.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".