Itxi

Kulturgileen greba

"Aurrera egiteko behar ditugun baldintzez hausnarketa egiteko garaia iritsi da"

1000tik gora kultur eragilek bat egin dute apirilaren 21 eta 22rako deitu duten 'itzalaldi kulturalarekin'.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Eneritz Artetxe aktorea eta Euskal Herriko antzerki zale elkarteko zuzendaritzako kidea da eta Euskal Herriko kulturgileek deitu duten protestaldia bultzatu duen sustatzaileetako bat. 'IKUSI GAITZAZUEN DESAGERTUKO GARA, ENTZUN GAITZAZUEN IXILDUKO GARA' leloaren pean, 48 orduz, eduki digitalak zabaltzeari uko egin diote. Gogoeta sustatu nahi dute gizartean, 'koronabirusak ekarri duen etendaldia baliatu, ze kontzeptu dugun eta kulturari zelako tratua ematen diogun hausnartzeko', Artetxeren hitzetan.

Arduradun politikoei bezala, gizarteari zuzendu diote galdera: 'jendearteari eskatzen diogu, hain garrantzitsua bada kultura, aurrera egin dezagun behar ditugun gauzen gainean gogoeta egin dezala'. Proposamen zerrenda prest du itzalaldi digitala aldarrikatu duen taldeak, horien artean, zuzeneko emanaldiak 'bertan behera utzi ordez, atzeratzeko konpromisoa' eta ordainketen kasuan, ikuskizunen '% 30 emanaldiaren aurretik kobratu ahal izatea'.

Audioak (1)