COVID-19
Babes amantalak ‘Made in Txorierri’
Derion hasi zen ekimenak Txorierriko ehundaka herritar jarri ditu babeserako amantalak josten.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Eskuzabaltasun osoz, inongo irabazi asmorik gabe eta oso modu efektiboan antolatu diren herritarrek osatutako maker taldei buruz ari gara: zahar etxeetako langileentzat eta supermerkatuetako dendarientzat babes biserak egin dituzte, baita lehen unean behar ziren maskarak ere… euren etxeak lantegi bihurtuta zuten herritar batzuen ekimenak bukatutzat eman dira behin beharrizanak beteta, baina, oraindik, lanean, euren eskuekin jositako amantalak egiten ari diren herritar taldearen lana ezagutu dugu gaurkoan: hainbat klinika eta ospitaletako langileen babesa izan diren eta Txorierri osoko etxeetan josi diren amantalen egileak.
Ane Abaunza boluntarioak kontatu digunez, haundia izan da herritarrek egin duten esfortsua eta lana Bizkaiko eta baita Gasteizko ospitale, klinika eta zahar etxeko langileentzako babes amantalak egiteko. Katean antolatu dira: herritar batek utzitako lokalean antolatu dute lantegia; bertan, modista batek egindako patroian oinarrituta, ondoren herritar boluntarioek poltsetan etxera konfekziorako prest eramango dituzte amantal kitak prestatzen dituzte. Oraindik martxan diran, baina, esan digu Anek maiatzean bukatutzat emango dutela ekimena behin behar den toki guztietako beharrak ase ondoren.
Hunkituta eman digu Anek iritsi zaizkien esker oneko mezuen berri 'Faktoria' saioan.