Itxi

Astelehenean

Tolosako Iurramendi adinekoen egoitzako zuzendaria, 'Faktoria'n

Koronabirusak gogorren jo duen egoitzetako bat da Tolosako Iurramendi. 130 adineko bizi ziren bertan eta COVID-19aren eraginez; 14 hil dira.

Zaharren egoitza bateko kartela

Koronabirusak gogorren jo duen egoitzetako bat da Tolosako Iurramendi. 130 adineko bizi ziren bertan eta COVID-19aren eraginez, 14 hil dira. 120 adineko bizi dira egoitzan gaur egun, beste 130 langile dituzte. Iurramendi egoitzako zuzendaria 'Faktoria'n izango da astelehenan, azken asteetan bizi izan dutenaz eta gaur egun duten egoeraz aritzeko.

Pandemia hasi eta berehala ateak itxi zituen Gasteizko lantegiak. Aste berria hastearekin batera enpresara itzuliko dira langileak. Goizeko 6.00tan sartuko dira lehen beharginak eta Mercedes atarira hurbilduko gara. Asteleheneroko moduan, Bernardo Atxagak emango dio saioari errematea bere ‘Lagunarteko kontuekin’.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Gasteizko Erretretan lehenengo aldiz zuzendari emakumea izango da, Leire Betolaza, nahiz eta balkoietan egin beharko duten. Harekin hitz egingo dugu. Bestalde, Ugandako umezurztegi betera laguntzera joan, koronabirusagatik etxera itzuli eta COVID-19aren inguruko ikerketa batean parte hartzen ari den Mirian Gorostidi ezagutuko dugu. 11:00etan, Gernikako azokara kuku bat egingo dugu eta AInhoa Iturbe baserritarrarekin hitz egingo dugu. 'Bibotik Mundura' tartean, Jon Aldeiturriagak Karlos Ibarrondo parrileroa ekarriko digu, eta Natali abeslaria elkarrizketatuko dugu. Bestalde, Kuxta Ekogunea tartea zabalduko dugu eta koronabirusaren kronika bertsotan egingo digu Angel Ugarteburuk.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

Informazio gehiago (3)