Itxi

Adolfo Arejita

Koronabirusaren probak eta testak     

COVID-19a atzemateko probak eta testak egiten dira. Gaitz ankerra dela agerian uzten duten frogak ugari dira.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Proba eta froga bizkiak dira, baina bereizi beharrekoak. Froga da, funtsean, zerbait demostratzeko darabilgun baliabidea, hilketa bat edota hipotesi bat, frogatu egin behar dira.

Probaren esanahia zabalagoa da, eta kasu honetan birusa atzemateko egiten dena proba da.  Eta proba bezala, maileguan oraintsuago ekarritako test hitza ere egoki erabiltzen da.

Oraindik  euskaraz hedatu ez dena da test hitzaren aditz forma: testatu. Arejitaren iritziz, berez-berez etorri eta zabalduko da.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)