Itxi

Iurramendi zahar-egoitza

'Gure esku dagoen guztia egin dugu'

COVID-19 birusak gogor jo duen Tolosako Iurramendi adinekoen egoitzako zuzendari Mertxe Lakuntzak esan digu 'oso gogorra' izan dela eta 'neurri batean etsita' egon direla.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Martxoaren 18an atzeman zuten lehen positiboa Tolosako Iurramendi adinekoen egoitzan. 147 adineko bizi ziren orduan Tolosako egoitzan, birusarekin 14 hildira eta beste dozenaka egoiliar eta langile kutsatu dira. Iurramendikoa da, Gipuzkoan, birusaren ondorioak gogorren pairatu dituen egoitzetako bat baina, 'okerrena pasa da'. Hala esan du, zuhurtzua handiz oraindik, Mertxe Lakuntzak egoitzako zuzendariak. Ez dute positibo berririk antzeman azken 2 astetan; 2 positibo daude gaur egun eta 37 adinekok birusa gainditzea lortu dute. 'Arnasa hartu' eta neurri batean 'lasaiago daudela' kontatu du zuzendariak baina, 'alarma jetsi gabe'. Bisitarik gabe daudelako orain egoiliarrak eta kezka hori du Iurramendiko arduradunak, noiz eta nola baimentzen dituzten bisitak.

Adinekoen egoitzan lehen egunak 'kaotikoak' izan zirela aitortu du Mertxe Lakuntza zuzendariak esan digu 'oso gogorra' izan dela eta 'neurri batean etsita' egon direla eta badu beldurra, 'kanpotik datozen langileek birusa ekarriko ote duten'. Iurramendiko zuzendariak ukatu du neurriak beranduegi hartu zituztenik, juxtu aurkakoa, 'neurriak aspalditik hartu ziren, gela, garbiketa eta egoitza banatu zuten martxoak 14ko asteburua aurretik. Hor lana handia egin da baina, ordurako birusa barruan sartuta zegoen' gaineratu du. Behin Segurtasun materiala berrerabili behar izan zutela aitortu du, 'aukera hori bakarrik' izan dutelako eta behin baino gehiagotan errepikatu du, 'ahal dugun guztia egin dugu eta segiko dugu egiten'.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)