ELENA ODRIOZOLA
"Nobel sariaren parekoa da eta, honaino iritsita, irabaztea gustatuko litzaidake"
Astelehenean banatuko dira Bolonian Hans Christian Andersen Sariak, haur eta gazte literaturan dabiltzan idazle eta ilustratzaileei zuzendutakoak. Elena Odriozola ilustratzailea finalisten artean da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Oso prestigiotsuak dira bi urtean behin banatzen diren Hans Christian Andersen Sariak. Nobel Sarien parekoak direla esaten da, eta idazle eta ilustratzaileen ibilbidea saritzen dute. Aurten, Elena Odriozola ilustratzaile donostiarra dago finalisen artean, eta aitzakia horrekin sartu gara bere etxera, "txikia baina argi handia duena", esan digu 'Faktoria'n egindako elkarrizketan.
Sariaren helburua, generoan ibilbide luzea duten idazle eta ilustratzaileen lana goraipatzea da, eta kasu honetan, Odriozolaren 25 urteko ibilbidea aitortzera letorke. Sari garrantzitsuak irabazi ditu orain arte Donostiako marrazkilariak, Euskadi Sariak, 2009an eta 2013an eta Espainiako Sari Nazionala eta Bratislavako Ilustrazioen Nazioarteko Urrezko Sagarra 2015ean.