Itxi

Aingeru Epaltza

'Txokolateari bueltaka'

Asteburu honetan egin gabe geldituko diren Iruñeko Txantrea auzoko jaietatik hasi, eta Nafarroan izaten den "euskarofobia" aipatzera jo du AIngeru Epaltza idazleak bere 'Sinadura'n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Bihar, maiatzaren lehena, Langileen Eguna. Baina ez bakarrik Langileen Eguna. Bihar, maiatzaren lehena, Txantreako festak dira. Ezinbertzez, Iruñeko langile-auzorik langile-auzoenean. Beharbada horregatik aspaldidanik dira Iruñeko udaberriko festa handienak, beroenak, martxosoenak. Jai arraroak izanen dira, hala ere, aurten. Ez handi, ez bero, ez martxoso. Koronabirusak aurtengo Sanferminak eraitsi baldin baditu, nola utziko zituen zutik Txantrea proletarioko ospakizunak? Auzoko jai batzordeak ez du, dena dela, osotara etsi nahi izan. Bertze toki batzuetan egin den bezala, balkoietara eraman nahi du festa". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)