Itxi

Garbiñe Ubeda

'Auzokidearen armak'

Osasun arazoengatik arrisku taldekoa den auzokide berritsu baten armez hitz egin digu Garbiñe Ubeda idazleak. Euskara, arma gisa.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Arrisku taldea zer den ongi daki gure auzokide berritsuak. Ezaugarri guztiak batzen ditu horretarako: laurogei urtetik gora du, bihotza ahula, zintzurra operatua, begi bat galdua; eta hori gutxi balitz, erradiatu egin behar izaten dute, minbiziaren aurkako tratamendu gisa.

Etxean ez du inor; ez bikotekiderik, ez seniderik, ez seme-alabarik, ez lagunik, ezta aparteko bisitaren bat hartzeko aukerarik ere, erizainek, astean bitan egiten dizkioten zaintza-saio aseptikoak albo batera utzita behintzat". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Garbiñe Ubeda idazleak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)