Josu Amezaga
'Botererik gabeko herria?'
Espainiako gobernuak koronabirusaren pandemiari aurre egiteko ezarri duen alarma egoera botere autonomikoak ezabatu dituen estatu kolpea izan dela adieraziz hasi du bere 'Sinadura' Josu Amezagak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Pandemiaren aitzakian Espainiako gobernuak emandako kolpeak ezabatu egin ditu botere autonomikoak. Hegoaldeko Euskal Herrian, Euskal Autonomia Erkidegoan, bereziki, hamarkadak eman ditugu gure burua Espainiarekin alderatzen. Hemengo osasun sistema, finantzaketa ekonomia, hezkuntza eta abar hangoa baino hobea omen. Alabaina, gure hobetasun horiek erakusteko aukerarik gabe utzi gaitu estatu kolpeak, noiz eta premiazkoen zenean. Birusa gainditzeko egon dena, ondo zein txarto, Madriletik egin omen da". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Josu Amezaga EHUko irakasleak.