Itxi

Selma Huxley hil da

Madalenetara SEAT 600 batean iritsi zen ikerlari britainiarra

GORKA OTAEGI

70eko hamarkadan oñatiarren arreta bereganatu zuen Selma Huxley-k. Alargun eta lau seme-alaba hartuta etorri zen Mexikotik Ternuako euskal arrantzaleen historia deskubritzera.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Etxea planoz eta paperez josia zuen; Euskal Herriko mapak, Oñatiko Unibertsitateko koadroak...". Azken egunera arte, dokumentuak bidelagun izan ditu Selma Huxley ikerlari britainiar nomadak. Atzo hil zen Ternuako euskal baleazaleen historia deskubritu eta zabaldu zuen historialaria.

Kasualitatez iritsi zen frankismoaren azken urteetan murgilduta zegoen Euskal Herri hartara. Jakin-min eta txutxumutxu handiak piztu zituen. Alargun eta 4 seme-alaba hartuta iritsi baitzen Mexikotik Oñatira, bertako unibertsitateko artxibategian zeuden dokumentu baliotsuen peskisan. SEAT 600 batean, Madalena auzoko jaietako erromerian apaizaz galdezka azaldu zen 20 urtez bere bizileku izango zen herrira.

Imanol de la Varga oñatiarrak Huxley-ri buruz egin zuen komunikazio ikasketen gradu amaierako lana. Entzun berak kontatu dizkigun historialarien bizitza eta ekarpenak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)