Ostegunean
Eneko Goia, Donostiako alkatea, 'Faktoria'n
Gainera, hirietako mugikortasuna eta espazio publikoa birpentsatu beharraz arituko gara Jon Agirre Such arkitektoarekin.
Eneko Goia Donostiako alkatea izango da ostegun honetako elkarrizketatu nagusia Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. 09:00etan, eta Martxelo Otamendi, Pilar Kalzada eta Xabier Riezurekin analisi mahaian ari dela, erantzungo ditu Maite Artolak egingo dizkion galderak.eraginda
09:30etik aurrera, berriz, hirietako mugikortasuna eta espazio publikoa birpentsatu beharraz arituko gara. Lehendik ere prozesu horretan ari ziren adituak baina pandemiak premiazkoagoa bihurtu du aldaketa. Tesi hori du behintzat Jon Agirre Such arkitektoak. Harekin arituko dira gogoeta horretaz.
Ostegunero bezala, goizeko zortziak aurreko sinadura Aingeru Epaltzak sinatuko du.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, komunikabideen entresaka egingo digute Mikel Garciak eta Xabier Landabideak. Ondoren, bizikleta dendetan itxialdiak eragin duen bezero gorakadaz jardungo dugu Iñaki Aizpururekin, Donostiako Antigua Bike dendako bizikleta konpontzailearekin. Jarraian, puzzlemaniaz eta agortuta dauden beste beste joko batzuez ariko gara Luma paperdendako Iñaki Murorekin. 11:00etako albisteen ondoren, Kasilda Iturizar parkeaz ariko zaigu Mireia Roca arkitektoa eta sydney hiria ezagutzen lagunduko digu bertan bizi den Izaskun Allendek, hiriko Gure Txokoko arduradunak. 12:00etan, berriz, Ziortza Karrantza psikologoaren kontsulta zabalduko dugu eta, azkenik, Norvegiako Tromson hirian bizi den Ostebi Gonzalezekin hitz egingo dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".