Aurrez aurreko eskolak
'Zer egingo dugu irakasleekin, erdibitu?'
Iñigo Salaberria HEIZE Eskola publikoetako zuzendarien elkarteko lehendakaria, Amaia Galindez Kirikiño ikastolako zuzendaria eta Jon Arruti Donostiako Jesuitak ikastetxeko zuzendaria izan ditugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Erantzunkizunez' hartu dute ikastetxeetako arduraduna maiatza erdialdean eskoletara itzultzeko erabakia. Ez zuten espero, lehengo fasean sartu aurretik aurrez-aurreko eskoletara bueltatu behar izatea. Denbora laburregia da, 'aste betean antolatu behar da, mugak jartzen dizkigute eta orekak egin beharko ditugu' esan digu Bilboko Kirikiño ikastolako zuzendariak, Amaia Galindezek. Ordutegiak antolatzeko beharra ikusi dute eta aitortu du 'asko aldatuko' duela buruan zuten ideia. Jon Arruti Donostiako Jesuita ikastetxeko zuzendariaren hitzetan, 'oso denbora laburrean bigarren egokitzapena eskatuko zaie familiei eta lagunei, baita alde emozionalean ere'. Iñigo Salaberria HEIZE eskola publikoetako zuzendarien lehendakariak 'harrera plana' egiteko beharra aipatu du, 'hau ez da oporraldietatik buelta, ordu amaigabeak ordenagailu aurrean oso egoera tentsoan aritu direnen itzulera izango da, beldur, antsietate egoeratik datoz'.
Espazioen kudeaketa
Eskola eraikinen kudeaketak kezkatzen ditu, 'metro eta erdiko espazioa nola kudeatuko ditugu dauzkagun irakasleekin? Bi taldetan banatu behar baditugu irakasleak?' galdetu du Iñigo Salaberriak. 'Zer egingo dugu irakasleekin, erditik zatitu?' gaineratu du Donostiako Jesuitak ikastetxeko zuzendariak. Ikasleen sarrera-irteera ordutegiak moldatu beharko dituzte baina, gehiago kezkatzen du Amaia Garin, ikasgaien antolaketak: 'ordutegi berri bat ezarri behar da guztiz, ezin duzu ikasgai bat denotzako aldi berean egin, zailtasun itzelak datoz'.