Itxi

Simone Eizagirre

"Adimen-gaitasun handia izatea akademikoki gaizki ikusia dago. Estigma bat dugu"

Estereotipoak hautsita aritu zaigu, gertutik. Adimen handia izatea bere nortasuna zehaztu duen ezaugarri bat gehiago dela dio. Gaitasun hori landu eta potentzialitate hori aprobetxatzeko deia egin du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren datuen arabera, adimen-gaitasun altua duten 750 ikasle inguru daude identifikatuta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetan. Ikasle guztiak kontutan hartuta % 0,20 da hori. Eta ikerketa zientifikoek diote ehuneko hori askoz ere handiagoa dela. Munduko Osasun Erakundearen arabera, gutxienez, ikasleen % 3k dituzte gaitasun handiak. Horrek zer esan nahi du? Gehienak ez direla atzematen, ez-ikusian pasatzen direla. Eta ez-ikusian pasata ezin haien potentzialitatea behar bezala bideratu. Hori bere sentitzen du Simonek ere, Simone Eizagirrek. 23 urte ditu, eta Fisika doktoretza egiten ari da Cambridgeko unibertsitatean, fotonika kuantikoan. Eta beste hainbat ezaugarriren batera du beste hori: alegia, aparteko gaitasuna edo adimen gaitasun altua. Estereotipoak hautsita mintzatu zaigu baina aldarrikapen garbia eginez: "Interesak sustatu egin behar dira".

Gertuko elkarrizketa gehiago

-Tarana Karim           -Eider Rodriguez                -Gorka Urbizu                -Ana Berrizbeitia

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)