Itxi

Bernardo Atxaga

'Lau elefante'

Zein dira Bernardo Atxagak gaurko pasartera ekarri dituen lau elefanteak?

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aspaldi, Barakaldon ia inork euskaraz egiten ez zuen garaian, Poloniako idazle baten ipuin bat argitaratu zuen aldizkaritxo euskaldun batek, elefante baten ingurukoa. Laburtu egingo dizuet ipuina: dirurik gastatu nahi ez, hezur haragizko elefanteak txit garesti, Zoo bateko zuzendariak gomazko edota  kautxozko bat egitea pentsatu omen zuen; elefante baten tamaina, forma eta kolorea edukiko zuen globo moduko bat. “Elefantea aski animalia motela da”, pentsatu zuen, “ez da inor harrituko gezurretakoaren geldotasnaz”. Pentsatutakoa zehaztuz, ekarri zuen globo delakoa, eta esan zien zoo-ko enplegatuei: “Ondo puztu, eta hesi baten atzean jarri”.

Entzun osorik Bernardo Atxagaren 'Lagunarteko kontuak'.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)