Itxi

Diabetesa

Naroa Ibarretxe: "Elkartearen laguntza ikaragarria da diabetesa duzunean"

Naroa Ibarretxe Antuñano 28 urteko bilbotarra izan dugu 'Faktoria' saioan. Bizkaiko Diabetesaren Elkartean egiten du lan eta bere esperientzia kontatu digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Koronabirusak gizarte guztia jarri du erne, baina batez ere lehendik patologia edo gaitz kronikoren bat dutenak. Horietako bat da diabetesa eta Naroa Ibarretxek 1 moetako diabetesa du, gorputzak ez dio intsulinarik sortzen.  Etxetik irten gabe, itxialdia zorrotz ari da betetzen Naroa eta egoera hau nola bizi duen kontatu digu. Bere larruan ezagutu duelako, badaki familientzat sekulako astindua dela ume bati diabetesa diagnostikatzea. Horregatik adierazi digu ozen, sekulakoa dela elkarteak ematen duen babes eta laguntza. Berak Bizkaiko elkartean egiten du lan, batez ere erabiltzaileei arreta eginaz.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)