Itxi

Asteartean

Eduardo Zubiaurre, CONFEBASK Euskadiko enpresari elkarteko presidentea, "Faktoria"n

Aldi baterako lan Erregulazio espedienteak ekainaren 30 arte luzatzeko akordioa izenpetu biharamunean, albistegian izango da euskal enpresarien presidentea.

Eduardo Zubiaurreren artxiboko irudi bat

Aldi baterako lan Erregulazio espedienteak ekainaren 30 arte luzatzeko akordioa izenpetu biharamunean, "Faktoria"n albistegian izango da euskal enpresarien presidentea. Eduardo Zubiaurreri lan erregulazio espedienteez, langabeziaz eta CONFEBASKek eskatu berri duen zerga erreformaz galdetuko diogu.

Koronabirusa dela-eta, ERTE edo lan erregulazio espediente-pean dauden langileen testigantza jasoko dugu eta saioa amaitu aurretik, bi erizainekin hitz egingo dugu. Maiatzaren 12a Erizaintzaren nazioarteko eguna izango baita.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, koronabirusaren krisian ere egoera kalteberetan zeudenak dira kaltetuenak, eta Caritasera joko dugu datu larrion berri eman diezaguten. Ondoren, "Izan zirenak eta izango direnak gogoan" memoria historikoa bereskuratzeko Bidasoako elkarteko Peli Lekuonarekin hitz egingo dugu. 11:00etako albisteen ostean, solasaldia izango dugu Nerea Ibarzabalekin, Karlos Cidekin eta Xabier Amurizarekin: eskuz idazteari betiko utziko al diogu? 12:00etan, Amancay Gaztañagaren kantuak eta kontuak izango ditugu, eta, jarraian, Julen Baz sukaldariarekin hitz egingo dugu, Diman Garena jatetxea ireki orduko itxi behar izan baitu.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

Informazio gehiago (3)