Itxi

Julen Baz

Dimako "Garena" jatetxea, ireki orduko itxi beharrean

Julen Baz sukaldariak jatetxe berria ireki du Diman. Otsailaren 20an ireki eta aste gutxitara itxi behar izan du pandemiagatik.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Diman, lehen Axpe Goikoa jatetxea zegoen baserrian ireki du Garena jatetxea Julen Baz sukaldari gazteak. Urte Berri egunean kontatu zigun 'Faktoria'n urte hau oso berezia izango zela beretzat, proiektu berri eta handia zuelako esku artean. Zornotzako Urtza tabernan hartutako esperientzia baliatuz urrats handia ematea erabaki  eta hiru solairuko jatetxea zabaldu du. 250 lagunentzat tokia duen jatetxea, 10 laguneko taldearekin.  "Urtza taberna, bizikletan ikasterakoan jartzen diren gurpil txikien parekoa izan da, ikasteko beharrezkoa eta orain bi gurpileko bizikletan noa" esan digu.

Gaur deitu diogu zertan ote den galdetzeko eta kontatu digu, Covid 19-aren astinduak bete betean harrapatu diola irekiera. Une honetan zain dago, normaltasun berrian nolako neurriak hartu beharko dituzten argitu zain, alferrikako inbertsio eta lanik ez egiteko. Jatetxea itxita du oraingoz.

Dimako erdigunetik kilometro batera dagoen Garena jatetxean garai bateko baserrietako errezetak berreskuratu ditu Julen Baz-ek eta 12 platereko dastatze menuan, plater bakoitzarekin baserrien inguruko istorioak kontatzen dira.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)