Itxi

Lan eremuko uhinaldia

'Erakundetze dimentsioa ez da nahikoa, mugimendu dimentsioaren garaia da orain'

Jon Sarasua, Udaltop jardunaldietan lan eremuaren uhinaldiari buruz: 'gure aiton-amonek ikastolak sortu zituzten, gure gurasoek administrazioa eta hedabideak; guri dagokigu lan eremua konkistatzea'.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

UDALTOP euskara zerbitzuen urteroko topaketak online. Orain arte Lasarte Orian egin badira, aurten, Gipuzkoako Foru Aldunditik online jardunaldiak. 400 lagunetik gora izena emanda. Pili Kaltzadak aurkeztuta, Jon Sarasua Mondragon Unibertsitateko irakasleak 'Lan eremuko uhinaldiaz', hori izango da aurtengo gogoeten enborra, euskara eta lan mundua, eremu sozioekonomikoa. Jarraian, Leire Cancio ‘Agirre lehendakari Center’-eko kideak ‘lan munduko uhinaldiari berrikuntza sozialetik so’ hitzaldia. Ondoren mahai ingurua ‘Euskara eremu sozioekonomikoan: egingo dugu apustu? Zer eta nola egin beharko genuke?’.

-         Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritza

-         Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topagunea

-         Leire Okarantza, Fagor Koop. E.

Udaltop jardunaldiek eremu sozioekonomikoari lehio bat zabalduta aurten, Jon Sarasua Mondragon Unibertsitateko irakasleak euskal kulturgintzan gauden egoeraren kokapena eginez 'azken 60 urteotan oso ibilaldi neketsua egin dugu Arantzazutik gora Aizkorrira bidean, eta orain Urbiako lainopean gaude'. Faktoria saioan hitz egin du: Belaunaldi berrien atxikimendu-modalitatea, D ereduaren birplanteaketa, lan mundua masiboki erdalduna da, apostu instituzionala, lan munduak euskaldun askori birloratzeko aukera eskaini diezaioke, euskalgintzan inoiz egin den artikulazio lanik zabalena egiteko garaia, enpresak euskara plan bat egitera erakartzeko estrategiak, erakundetze dimentsioaren aurrean mugimendu dimentsioa, apostu eta kordio politikoak.

Audioak (1)