HITLERREN FIGURAZ
"Munduak aurrera egin du baina Hitlerren ideia batzuk mantentzen dira oraindik ere"
75 urte bete dira maiatzaren 8an II. Mundu Gerra bukatu zela. Egun batzuk lehenago egin zuen bere buruaz beste Adolf Hitler diktadoreak. Iñaki Goiogana historialariarekin gogoratu dugu haren figura.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
II. Mundu Gerraren azken egunetan, Armada Gorria Berlin hartzekotan zenean, bere buruz beste egin zuen Adolf Hitler diktadore naziak bere emazte eta gobernuko hainbat goi buruzagik bezala. Hamarka milioi heriotz eragin zituen gerra eta gerra-krimenen arduraduna Euskal Herrian ere izan zen, 1940ko urrian, Hendaian, Franco diktadorearekin egin zuen bileran. Hiru urte lehenago laguntza ere emana zion, Gernika eta inguruko herriak airez bonbakatzeko.
Hitlerren figuraz hitz egin dugu Iñaki Goiogana historialari eta Sabino Arana Fundazioko Abertzaletasunaren Artxibategiko teknikararekin 'Faktoria' saioan.